Pasa
den larunbatean, ehun bat ultramarin,Bordeleko taldearen Haillango
entrenamendu zelaietara hurbildu ziren, jokalariekin klubaren egungo
egoera txarraren inguruan berba egiteko.Bertan" TALDE HISTORIKOA
ARRISKUAN, GUDA GIZONAK BEHAR DIRA" leloa zuen pankarta
zabaldu zuten. Entrenamenduaren ostean, ultramarinen buruzagietako
batzuk, jokalariekin solasean aritu ziren.Ultrek gogorarazi zieten,
historia oparodun talde bat ordezkatzen zutela, beraien lana
pribilegiatu hutsena zela, eta Bordeletar askoren sentimenduak jokoan
zeudela. Horrez gain,Lige 2ra jaistearen arrisku itzelaz ohartarazi
zituzten. Guzti hau, inolako istilu eta bortizkeriarik gabe. Eta
garrantzitsuena, Igandean Girondinsek 4-1 irabaztea lortu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario