UB87 ATALAK


Ultramarines Bordeauxek 7 atal ditu bere barnean. Esan beharra dago Bordelen bertan ez dagoela atalik, hauek kanpoko bordelezaleak biltzeko eratuak dira, batipat Frantziar estatuan.

SECTION DORDOGNE 

Dordogne atala da Ultramarineseko atalik jendetsuena eta aktiboena. Aurten 20.urteurrena ospatuko dute, hainbat ekitaldi eta tifo eginez, bai etxean zein kanpoan.Girondinsen partida ofizial guztietan egoten dira.

SECTION HAUTE SAVOIE

Taldeko beste atal historiko bat Haute-savoie da. Lescureko virage sud-eko Devils taldeko parte izan ziren berau desagertuarte. Bere kaxa egin zuten aurrera baina denbora bat pasatuta, Ultramarinesen parte izatera pasatu zire. Hauek ere 20.urteurrena ospatu zuten 2012an.


SECTION SOMME 

Iaz, bere 20.urtemuga bete eta ospatu zuen beste atal bat, Somme atala izan zen. Hauek Picardie eskualdeko bordelezaleak dira, ia Belgikan dagoen eskualde batekoak.



SECTION VIENNE berriz, Poitiers inguruko ultramarineak biltzen ditu. Eta nahiz eta indarra galdu duten azken urteetan, bizirik dirauen atal mitiko bat direla esan beharra dago. PACA da ultramarienesen ohorea lurralde arrotzean defendatzen duen atala, hain zuzen ere, kosta urdineko bordelezaleak biltzen ditu, eta Mierselle, Toulon...Ingurune horretan "marine et blac" izateak badu meritua.
Guzti hauez gain, LOT ET GARONE atala dago. Hauek Aquitania den eskualde batekoak dira, Bordele eta Tolosa bitartekoak, zehatz mehatz esateko. Oso aktiboak dira eta Girondinsen partida denetara azaltzen dira.

Eta azkenik, EUSKAL HERRIA atala, Ultramarineseko atalik gazteena eta bitxiena, bertako kideetako bat ere ez baikara frantziar estatukoak, Hego Euskal herrikoak baizik. Esan beharra dago horregatik eta gure ezaugarriengatik oso maitatuak eta babestuak sentitzen garela bordele aldean.

No hay comentarios: