NORTZUK GARA


Ezer baino lehen, argi utzi nahi dugu, virage sud-arekin eta bertako jendearekin maitemindutako lagun talde bat garela. 2005.urteaz geroztik batu ginen Ultramarinesen mentalitatera, eta gu gara taldearean Euskal Herriko ordezkariak.

Izanez eta izenez antifaxistak eta antiarrazistak gara. Ez dugu burugabez beteriko futbol zelairik nahi.Horrez gain, Euskal Herriko gatazka politiko eta soziala pairatzen dugun heinean, gure nortasuna eta gure herriaren aldarrikapenak defendatuko ditugu, beti eta edonon.
 
 Telebistek eta multinazional basatiek kontrolatzen duten egungo futbola gorroto dugu. Futbol herrikoia deuseztu dutelako eta beti borrokatuko dugu futbol eredu herrikoi baten alde eta errepresioaren aurka.
 
2005.urtetik hona, Ultramarinesen familia handiaren parte gara, eta oso harro gaude Lescureko biriken zati bat izatearekin. Pozik hartu gintuzten, patxadaz tratatu eta mimoz zaindu gaituzte. Gauzak horrela, gure atala beraien abegitasuna eskertzeko sortua izan zen eta gaur arte. Bide batez agur bero bat, UB87-ko zigortu guztiei, taldearen mentalitatea, azken ondorioetaraino eramateagatik. ZIGORTUAK BETI GUREKIN.


 EUSKAL HERRIA ATALA, 2005-ETIK.

No hay comentarios: