LAGUNAK

Ultramarinesek senidetze ofizial bakarra du, Saint Etienneko Magic Fansekin. Horrez gain, hiru dira adiskidetze ofizialak: Schickeria Munchenekin ( FC Bayern munich), Deviants Ultras ( Preussen Münster) eta Herri Norte Taldearekin (Athletic Club).

MAGIC FANSekiko senidetzea 1992.urtean sortu zen. Zaharra bezain iraunkorra den anaitze hau famatua da frantziar estatuko mugetatik haratago ere. Magic Fans, Saint Etienneko talderik garrantzitsuena da. Frantziar hiri meatzari eta langilean dauden mugimendu alternatibo etan militatzen dute Magic Fansek, nahiz eta futbol zelaian ez duten politikarik erabiltzen. Hastapenetik hona egindako bidai, festa eta bisita guztiek harremana egun harieran besteko indartsu egotea ekarri dute.





 SCHICKERIA MÜNCHEN (Bayer Munich): Taldeko gazteenen eskutik sortutako adiskidantza dugu hau, gutxinaka finkatuz eta sendotuz doana. Schickeriak "jendetza" esan nahi du, eta jendetza hau oso komprometiturik dago arrazismoaren eta futbol modernoaren aurka, hortik bordeletarrekin adiskidetzeko trabarik eza.



DEVIANTS ULTRAS ( Preussen Munster): Alemaniako bigarren mailako Preussen Munster taldeko ultrak dira. Talde txikia eta gaztea da beraien 5.urteurrena bete berritan baitira, baina beraien konpromezuak eta ausardiak handi egiten ditu. Adiskidantza hau ere Bordeleko gazteen eskutik etorri da eta bide onetik doala ematen du, beste gauza batzuen artean Girondinsen europako partidu gehienetan azaltzen baitira.
 
HERRI NORTE TALDEA (Athletic Club Bilbao): Adiskidetzeetan gazteena da hau. Bi taldeen arteko mentalitate ezberdinak traba legez ikusi beharrean, konpromezu ideologikoan oinarritutako batasuna da, nola ez, hamaika parrandek ureztaturikoa. Bilbotar eta Bordeletarren arteko etengabeko bisita, bidai eta festek bizirik mantentzen dute adiskidantza jator eta errebelde hau.



Ez dugu Parmako kurbareki ahaztu nahi. Leheenagoko erako talde hau, Devils Bordeauxekin senidetuta zegoen, eta egun hori errespetatu egiten da, eta Parmatarrak eskuzabalik jasoak dira bordeletarren artean. Mateo Bagnaresiren oroimenez, il Bagna.

 

No hay comentarios: