Ultramarinesek
senidetze ofizial bakarra du, Saint Etienneko Magic Fansekin. Horrez
gain, hiru dira adiskidetze ofizialak: Schickeria Munchenekin ( FC Bayern
munich), Deviants Ultras ( Preussen Münster) eta Herri Norte
Taldearekin (Athletic Club). MAGIC FANSekiko senidetzea 1992.urtean sortu zen. Zaharra bezain iraunkorra
den anaitze hau famatua da frantziar estatuko mugetatik haratago ere.
Magic Fans, Saint Etienneko talderik garrantzitsuena da. Frantziar hiri
meatzari eta langilean dauden mugimendu
alternatibo etan militatzen dute Magic Fansek, nahiz eta futbol zelaian
ez duten politikarik erabiltzen. Hastapenetik hona egindako bidai, festa
eta bisita guztiek harremana egun harieran besteko indartsu egotea
ekarri dute.
SCHICKERIA MÜNCHEN (Bayer Munich): Taldeko gazteenen eskutik sortutako adiskidantza dugu hau,
gutxinaka finkatuz eta sendotuz doana. Schickeriak "jendetza" esan nahi
du, eta jendetza hau oso komprometiturik dago arrazismoaren eta futbol
modernoaren aurka, hortik bordeletarrekin adiskidetzeko trabarik eza.
DEVIANTS ULTRAS ( Preussen Munster): Alemaniako bigarren mailako Preussen
Munster taldeko ultrak dira. Talde txikia eta gaztea da beraien
5.urteurrena bete berritan baitira, baina beraien konpromezuak eta
ausardiak handi egiten ditu. Adiskidantza hau ere Bordeleko gazteen
eskutik etorri da eta bide onetik doala ematen du, beste gauza batzuen
artean Girondinsen europako partidu gehienetan azaltzen baitira.
HERRI NORTE TALDEA (Athletic Club Bilbao):
Adiskidetzeetan gazteena da hau. Bi taldeen arteko mentalitate
ezberdinak traba legez ikusi beharrean, konpromezu ideologikoan
oinarritutako batasuna da, nola ez, hamaika parrandek ureztaturikoa.
Bilbotar eta Bordeletarren arteko etengabeko bisita, bidai eta festek
bizirik mantentzen dute adiskidantza jator eta errebelde hau.
Ez
dugu Parmako kurbareki ahaztu nahi. Leheenagoko erako talde hau, Devils
Bordeauxekin senidetuta zegoen, eta egun hori errespetatu egiten da,
eta Parmatarrak eskuzabalik jasoak dira bordeletarren artean. Mateo
Bagnaresiren oroimenez, il Bagna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario